Internet garapenak eta edukiak lantzen dituen enpresak:
Lanpostu bat eskaintzen du:
Programatzailea:
Eskatzen dena:
Informatikan ingeniaritza ikasketak.
Web eta smartphonetako jokoen garapenean esperientzia.
Software libreko tresnekin garapenak eginak izatea.
Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript (Jquery eta Jquery Mobile).
Euskaraz jakitea.
Kontuan hartuko dena:
Open GL ES 2.0-ren ezagutza.
Android eta IOS sistemetan garapenak eginak izatea.
Taldean lan egiteko gaitasuna.
Eskaintzen dena:
Lan talde gazte batean integratzea
Interneteko proiektuen eta jokoen garapenean parte hartzea
Etengabeko formazioa
Egun osoko lanaldia
Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.com helbidera, uztailaren 25a baino lehen, "Programatzailea" erreferentzia adieraziz.