gure eskaintza

gure eskaintza edukiak

edukiak

Edukiak etengabe eguneratzen dituzten web guneak dira eraginkorrenak. Horretan lagunduko dizugu. Euskaraz zein gaztelaniaz edukiak sortu, egokitu, aldatu, … zernahi egin dezakegu. Informazioa lortu eta lantzen adituak gara. Horretarako, kazetari talde profesionala daukagu. Zure behar eta nahietara egokituko dena. Euskal kazetaritzan dekanoa den ARGIA aldizkariko kazetarien partaidetzarekin kontatzen dugu gure enpresan.

Edozein jarduera izanda ere, sektore desberdinetako albisteen jarraipena egin dezakegu. Batez ere, trataera dibulgatzailea izango duten edukiak lantzen eskarmentua daukagu. Esaldi eta paragrafo laburrak erabiltzen ditugu. Bezeroak nahi dituen komunikabideak jarraitzen ditugu, aldez aurretik zehaztu eta adostutako albiste mota desberdinak hautatuz. Web gunean on-line nahiz papereko euskarrian argitara ematen diren eduki hauek, buletin elektroniko, albisteen kanal, berripaper edo aldizkariak izan daitezke.

Diseinu, argazkigintza, maketazio eta erredakzio zerbitzuekin kontatzen dugu, eta gainera, inprenta lanak eskaintzen ditugu, bezeroaren beharretara egokitutako zorroratze eta bidalketa zerbitzuak barne.

Ikus adibideak:

© 2007 iametza interaktiboa · Zirkuitu ibilbidea 2, 1 pabilioia (Gipuzkoa) LASARTE-ORIA 20160 | T.943 37 67 16
IFK: B20963302
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta