Ideia bat errealitate bihurtzeko orainari baino etorkizunari erreparatu behar zaio, horrek eragin ditzakeen erakunde-aldaketak eta bestelakoak aztertu behar dira, merkatu berrien aukerak intuitu behar dira,... eta gainera finantzaketa behar da. iametza interaktiboak aipatu galdera eta kezkak argitzen lagunduko dizu; gure bezeroak kide teknologikoak baitira eta guri ere laguntzen digute gure ezagutza zabaltzen.
Beraz, zer egin?, nola egin?,... eta zenbat inbertitu? galderei erantzuten eta administrazio publiko desberdinek eskaintzen dituzten diru laguntza aproposenak aukeratzen lagunduko dizugu. Horrela Eusko Jaurlaritzaren laguntzak (IKT, Hobeki, Aldatu,...), Foru Aldundienak (iGipuzkoa2010, Bizkaiberri, Promeco,...) eta beste hainbat kudeatzen lagunduko dizugu.
Proiektuak amaitu ondoren komunikazioan eta zabalkundean lagunduko dizugu, Interneten ahalik eta kokapenik egokiena izateko.