I + G

I + G

iametza interaktiboak Ametzagaiña taldearen ikerketa-ahalmena baliatzen du bere produktuetan. Ametzagaiña Euskal Herriko ingeniaritza linguistikoaren alorraren sortzaileetako bat izan da, eta hasieratik duen helburua ikerketa-unitatea sostengatzen duten enpresei informazioaren kudeaketarako teknologia aurreratua ematea izan da.

Gure produktu eta zerbitzuetan I+G alorrean 10 urte baino gehiago aritu izana nabaritzen da. Proiektuak planteatzeko metodologian ez ezik, dokumentuen kudeaketan eta tresna linguistikoetan dugun esperientziak, garatzen ditugun proiektu guztietan plusak ezartzeko aukera ematen digu. Esan bezala, gure produktu eta zerbitzuei balio erantsia ematen dieten hizkuntza-tresna desberdinak ditugu, hala nola:

  • Lematizatzailea: bilaketen emaitza optimizatzeko.
  • Segmentatzailea: testuetan dauden unitate semantikoak erauzteko.
  • Hizkuntzaren detekziorako funtzionalitatea.
  • Sailkatze tematikorako funtzionalitatea.
  • Itzultzaileentzako tresna lagungarriak.

© 2007 iametza interaktiboa · Zirkuitu ibilbidea 2, 1 pabilioia (Gipuzkoa) LASARTE-ORIA 20160 | T.943 37 67 16
IFK: B20963302
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta