iametza interaktiboa enpresa gaztea da, baina urteetan metatutako esperientzia du atzean. Izan ere, iametza interaktiboa ez da zerotik sortu den enpresa, aitzitik, enpresa-talde indartsu batean kokatu behar da, Ametzagaiña Taldean, hain zuzen:
- Edukien arloan, taldeko enpresa den, Komunikazio Biziagoak (Argia) urteetako eskarmentua du.
- Komunikazio grafikoan Antzak ibilbide luzea jorratu du.
- Eta azkenik informatikan eta programazioan Adur Software Productions enpresak urteetan landu dituen proiektuak.
Hiru oinarri horietan ondo finkatuta behar ezberdinei erantzun globala emateko gaitasuna duen enpresa izan nahi dugu. Gure leloak adierazten duen bezala “ideia batetik errealitatera” jausia emateko aholkularitza eta garapena eskaintzen ditugu. Komunikazio interaktiboa bultzatuz bezeroaren beharrak ondo aztertuz euskarri eta plataforma ezberdinak baliatuz.
Komunikazioaren eta irudiaren garaietan bizi gara, inoizko tresna ahaltsuenak ditugu eskura, eskatu informazioa konpromisorik gabe.