albisteak

albisteak

Goiegi jatetxearen weba

Goiegi jatetxeak bide digitalak erabili nahi ditu bere buruaren berri emateaz gain bezeroei zerbitzu osotuagoak eskaintzeko. Hortaz Goiegiren historia ezagutzera ematearekin batera, instalazioak erakusten dira eta unean uneko menuak plazaratzen dira; gainera bezeroak erreserbak egiteko aukera du behar duen jende-kopuruarentzat eta nahi duen aurrekontuarekin.

Goiegi ez da jantoki huts bat, eraikuntzaren inguruan kotxea uzteko parkina eta umeen eta helduen aisialdirako lur-eremua baititu eta laster wifi sistema ere indarrean izango da interneteko atzipena behar duenarentzat. Web-gunea bidearen hasiera baino ez da, bezeroak informatuta mantentzeko SMS sistema ere abian jarriko baita, besteak beste.

atzera
© 2007 iametza interaktiboa · Zirkuitu ibilbidea 2, 1 pabilioia (Gipuzkoa) LASARTE-ORIA 20160 | T.943 37 67 16
IFK: B20963302
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta