albisteak

albisteak

Ihesi Euskal Herriko 7 lurraldeak kontutan hartzen dituen lehen turismo aplikazioa aurkeztuko dugu gaur

ARGIAren Euskal Herrian Ihesi egitasmoaren App-a garatu berri dugu eta beronen aurkezpena egingo dugu gaur Informatikari Euskaldunen Bilkuran, arratsaldeko 15:30etik aurrera.

Ihesi App-a Euskal Herriko 7 lurraldeak kontutan hartzen dituen lehen turismo aplikazioa da eta jada deskargatzeko moduan dago Google Play atarian, Android mugikorretarako. Apple-era eskaera egina dago eta euren erantzunaren zain gaude.

Ihesi GNU GPL v3 lizentzia duen software librea da eta erabiltzaileek sortutako edukiek Creative Commons BY-SA lizentzia dute.

Egindako aurkezpena ikusteko:

Euskal Herria patrikan.ppt

Euskal Herria patrikan.odp

Euskal Herria patrikan.pdf

Egindako lanaren kodea GitHub-en eskuragarri daude:

Ihesi


Nola marraztu Euskal Herriko mapa Google maps-en gainean APIaren 3. bertsioarekin

gehiago irakurri

Ikus-entzunezkoen azpititulatzean urratsak ematen hasi gara

Gero eta gehiago dira Interneten sareratzen diren bideoak. Datu soil batzuk ematearren, Visual Networking Index txostenaren arabera, 2015erako Interneten ia 3.000 milioi erabiltzaile egongo dira (urte horretarako aurreikusitako munduko populazioaren %40 baino gehiago); batez beste pertsona bakoitzak Interneterako konexioa duten hiru gailu izango ditu eta segunduko milioi bat minutukoa izango da bideo kontsumoa, hau da, segunduko 674 egun litzatekeena.

Taldekide dugun ARGIAn ere gero eta apustu handiagoa egiten ari dira multimedia alorrean eta Iametzara ere gero eta eskaera gehiago iristen zaizkigu edukiak ikus-entzunezkoen bidez emateko eskatuz, hau da euskal gizarteak ere gero eta gehiago, multimedia produktuekin komunikatu nahi du.

Horrek hutsune batzuk agerian uzten ditu, baita aukera batzuk ere.

Iametzan jabetu ginen euskarazko azpititulazioa behar bat dela eta horregatik Azpifilm proiektua aurkeztu genion bai Eusko Jaurlaritzari zein Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bi erakunde horiek emandako diru-laguntzari esker geure ibilbidea egin dugu ikus-entzunezkoan azpititulatze automatiko eta semiautomatikoa osatze bidean.

gehiago irakurri

JEDIBIT

Proiektu honen bidez, euskarri fisikoetan dauden hezkuntza eduki desberdinak eta aisialdirako mahai-jolasak ordenagailuetara, tresna mugikorretara eta tablet-ak bezalako gailuetara eraldatzeko funtzionalitateen egokitzapenerako eta definiziorako metodologia batetik eta hainbat modulu parametrizagarri eta osagarri bestetik sortu nahi ziren.

gehiago irakurri

Pasai Donibanen atez-ateko sistemaren komunikazioz arduratuko gara datozen hilabeteetan

Udal ordezkariek eta herriko hainbat eragilek dagoeneko komunikabideen aurrean adierazi dute 2013an ezarri nahi dutela atez-ateko sistema Donibanen.

gehiago irakurri

Elgg eta Pmapper software libreak euskarara lokalizatu ditugu

Elgg software sozialaren 1.8 bertsioan itzulpen plugina eta mapa dinamikoak sortzeko erabiltzen den Pmapper softwarea euskaratu ditugu.

gehiago irakurri

Twitter euskaraz darabilten erabiltzaileak zenbatzeko sistema garatu dugu

Euskarazko Twitter estreinatzen den egun berean, euskarazko aplikazioa zenbat jendek erabiltzen duen kalkulatzeko sistema publiko egin dugu, www.twittereuskaraz.com webgunean.

gehiago irakurri

Programatzaile lanpostua eskaintzen da

Iametza Interaktiboa Internet garapenak eta edukiak lantzen dituen enpresak programatzaile lanpostua eskaintzen du.

gehiago irakurri

MUGI

Donostiako udalak ateratako lehiaketa publikoan Donostiako kirola indartu nahi da aldizkarien eta web-gunearen bidez.

gehiago irakurri

Ordizia euskaraz

Ordiziako udaleko euskara-zerbitzuak zabaldu berri du bere jarduna gizarteratzeko web-gunea

gehiago irakurri

Ttipi Ttapa aldizkariaren web gunea

Ttipi Ttapa Fundazioak duen izen bereko aldizkariaren web gunea abian jarri du

gehiago irakurri
© 2007 iametza interaktiboa · Zirkuitu ibilbidea 2, 1 pabilioia (Gipuzkoa) LASARTE-ORIA 20160 | T.943 37 67 16
IFK: B20963302
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta